Gaurkoan, Baionako Irakur!zaleak taldetik datorkigu Maite Berrogain Ithurbide gomendio literarioa egitera. Olga Tokarczuk, Nobel saridunaren Erabili goldea hilen hezurren gainetik (Elkar,2020) eleberria irakurri du. Amaia Apalauzak eta Sonia Kolaczek itzulia, Janina Duszejko ingeniari erretiratuaren istorioa kontatzen digu eleberri honek. Janina Duszejko orain ingeleseko irakaslea da Polonia hego-mendebaldeko bazter menditsu batean. Neguan ez da ia inor Jarrai ezazu irakurtzen
gomendioak
Liburu gomendioak: Aitaren Etxea, Karmele Jaio (Elkar, 2019)
Liburua entregatzeko argitaletxearekin adostutako epea agortzen ari da eta ez dago libururik. Ismael noraezean dabil, ez aitzin ez gibel, editore gupidagabea atzetik zirika duela. Emakume baten buru-bihotzetan sartzeko eginahalak egin ditu debalde, bere bizitzako eleberria idazteko grinak bultzatua, baina andrazko baten sentimenduak nahiz bizipenak adierazteko ezintasunak gainezka egin dio. Denbora luzeegia emana du honezkero alferrik Jarrai ezazu irakurtzen
Feminist Agenda Euskal Literaturan irakurle klubaren 2021ko udarako gomendioak
Talde kide guztien artean elaboratu dugu. Denon gustoak daude hor jasota. Beraz, denetarik daukazue. Euskaraz atera berri direnak, euskaratu direnak nahiz gazteleraz egin eta itzuli direnak. Poesia, eleberriak, saiakera. Feminismoa. Pentsamendu kritikoa. Seguru liburu ederrak direla. Udan irakurtzekoa aproposak. Bat ez zaizula gustatzen, utzi eta beste bat hartu. Espero dut guk adina gozatzea irakurtzen. Eta Jarrai ezazu irakurtzen