Feminist Agenda Euskal Literatura irakurle taldeko dinamizatzailea eta kideak, Gema Lasarte Leonet eta Andrea Perales Fdez de Gamboak, argitaratu berri dute Euskera agerkariko 67. zenbakian (2022). "Irakurle klub feministak: literatur kritika feminista eta kolektiboaren erakusleiho" izeneko artikuluan irakurle taldean aurrera eramaten diren tertulia dialogiko literarioen inguruko ikerketa baten berri ematen digute. Honatx artikuluaren laburpena, eta, Jarrai ezazu irakurtzen
FeministAgendaEuskalLiteraturan
Liburu gomendioak: Aitaren Etxea, Karmele Jaio (Elkar, 2019)
Liburua entregatzeko argitaletxearekin adostutako epea agortzen ari da eta ez dago libururik. Ismael noraezean dabil, ez aitzin ez gibel, editore gupidagabea atzetik zirika duela. Emakume baten buru-bihotzetan sartzeko eginahalak egin ditu debalde, bere bizitzako eleberria idazteko grinak bultzatua, baina andrazko baten sentimenduak nahiz bizipenak adierazteko ezintasunak gainezka egin dio. Denbora luzeegia emana du honezkero alferrik Jarrai ezazu irakurtzen
"Karmele Jaioren Aitaren etxearen kritika kolektiboa eta feminista: proposamen metodologiko berritzailea" Fontes Linguae Vasconum aldizkarian argitaratuta
2021eko abenduan Fontes Linguae Vasconum ikerketa aldizkariak bere azkenengo alea argitaratu zuen. Bertan, Feminist Agenda Euskal Literaturan irakurketa taldeko kideak (Gema Lasarte Leonet eta Andrea Perales Fernández de Gamboak) parte hartu dute "Karmele Jaioren Aitaren etxearen kritika kolektiboa eta feminista: proposamen metodologiko berritzailea" deitutako artikuluarekin. Lan honetan, literatur kritika feminista eta kolektiboa erabiltzea dute xede Jarrai ezazu irakurtzen
Aitaren Etxearen kartografia literarioaren erakusketa Gasteizko Emakumeen Etxean
Gasteizko Feminist Agenda Euskal Literaturan irakurle taldeak eta Gasteizko Emakumeen Etxeko Eleen Ganbara liburutegiak elkarlanean antolatu dute Aitaren Etxea (Euskadi Saria, 2020) eleberriaren inguruko kartografia literarioaren eraskusketa. Erakusketa ikusgarri egongo da 2022ko otsailaren 9tik martxoaren 9ra, Gasteizko Emakumeen Etxean. 2021eko apirilean irakurle taldearen zenbait kidek Aitaren Etxean aurkezten den Gasteiz berezi hori ezagutzeko aukera izan Jarrai ezazu irakurtzen
Feminist Agenda literatur klubak Aitziber Etxeberria Garro elkarrizketatzen du
Gure azken hizketaldi feministan Aitziber Etxeberriaren Olivetti liburuaz aritu ginen eta gure gozamenerako Aitziber bera izan zen gurekin. Hala, aukera hoberena izan genuen liburua ongi aztertzeaz aparte, idazlearengana hurbiltzeko, ba, oso gertuko eta erantzuteko prest azaldu zen. Jarraian berarekin izandako solasaldiaren zati batzuren transkripzioa datorkizue. Aitziber, zure adinerako ia 4 eleberri eta haur literaturarako liburu Jarrai ezazu irakurtzen
Feminist Agenda Euskal Literaturan irakurle klubaren 2021ko udarako gomendioak
Talde kide guztien artean elaboratu dugu. Denon gustoak daude hor jasota. Beraz, denetarik daukazue. Euskaraz atera berri direnak, euskaratu direnak nahiz gazteleraz egin eta itzuli direnak. Poesia, eleberriak, saiakera. Feminismoa. Pentsamendu kritikoa. Seguru liburu ederrak direla. Udan irakurtzekoa aproposak. Bat ez zaizula gustatzen, utzi eta beste bat hartu. Espero dut guk adina gozatzea irakurtzen. Eta Jarrai ezazu irakurtzen
Kartografia Literarioak Gasteizen: Karmele Jaioren Aitaren Etxea ezagutzen
2021ko apirilaren 17an Aitaren Etxeari sorlekuak jarri zizkion Karmele Jaiok Gasteizen. Matxete plazatik eskailerak igo eta Olarizura beha jarri gintuen Karmele Jaiok. Hantxe kokatzen baita eleberriaren hasera, hantxe Ismaelek bere begiradaren bidez denbora atzera botatzen du eta modu espazialean kokatzen du bere bizitza. Panoramika zabal bat non kanpotik ikusten duen bere bizitza eta aski ederki Jarrai ezazu irakurtzen