Gasteizko Feminist Agenda Euskal Literaturan irakurle taldeak eta Gasteizko Emakumeen Etxeko Eleen Ganbara liburutegiak elkarlanean antolatu dute Aitaren Etxea (Euskadi Saria, 2020) eleberriaren inguruko kartografia literarioaren eraskusketa. Erakusketa ikusgarri egongo da 2022ko otsailaren 9tik martxoaren 9ra, Gasteizko Emakumeen Etxean. 2021eko apirilean irakurle taldearen zenbait kidek Aitaren Etxean aurkezten den Gasteiz berezi hori ezagutzeko aukera izan Jarrai ezazu irakurtzen
Emakume idazleak
Feminist Agenda Euskal Literaturan irakurle klubaren 2021ko udarako gomendioak
Talde kide guztien artean elaboratu dugu. Denon gustoak daude hor jasota. Beraz, denetarik daukazue. Euskaraz atera berri direnak, euskaratu direnak nahiz gazteleraz egin eta itzuli direnak. Poesia, eleberriak, saiakera. Feminismoa. Pentsamendu kritikoa. Seguru liburu ederrak direla. Udan irakurtzekoa aproposak. Bat ez zaizula gustatzen, utzi eta beste bat hartu. Espero dut guk adina gozatzea irakurtzen. Eta Jarrai ezazu irakurtzen
Kartografia Literarioak Gasteizen: Karmele Jaioren Aitaren Etxea ezagutzen
2021ko apirilaren 17an Aitaren Etxeari sorlekuak jarri zizkion Karmele Jaiok Gasteizen. Matxete plazatik eskailerak igo eta Olarizura beha jarri gintuen Karmele Jaiok. Hantxe kokatzen baita eleberriaren hasera, hantxe Ismaelek bere begiradaren bidez denbora atzera botatzen du eta modu espazialean kokatzen du bere bizitza. Panoramika zabal bat non kanpotik ikusten duen bere bizitza eta aski ederki Jarrai ezazu irakurtzen