2021eko abenduan Fontes Linguae Vasconum ikerketa aldizkariak bere azkenengo alea argitaratu zuen. Bertan, Feminist Agenda Euskal Literaturan irakurketa taldeko kideak (Gema Lasarte Leonet eta Andrea Perales Fernández de Gamboak) parte hartu dute "Karmele Jaioren Aitaren etxearen kritika kolektiboa eta feminista: proposamen metodologiko berritzailea" deitutako artikuluarekin.
Lan honetan, literatur kritika feminista eta kolektiboa erabiltzea dute xede Aitaren etxea eleberria aztertzeko, ahots polifonia eta begirada poliedrikoa direla bide. Ahots nahiz behatze anitz horretan, lehenik, Karmele Jaiori entzun diote. Bigarrenik, liburuaren sorkun-tzan dagoen ibilbide geografiko esanguratsua gauzatu dute. Azkenik, liburuaren inguruan idazlerik gabeko tertulia dialogikoa egin dute irakurleon artean. Hiru tresnak transkribatu eta analizatu dira NVIVO12 softwarea erabiliz. Horrela, ikerketa kualitatiboaz baliatu dira literatur testuetara hurbiltzeko eta ondorio nagusi bezala esan dezakete ikerketa bera irakaskuntza esanguratsura eramateko proposamen interesgarria bilakatu dela.
Artikulua irakurtzeko interesik baduzue, sakatu hemen.