Irakurle talde bakoitza aurkezteko, uste dugu feminismoen geruza eta ardatz ezberdinak erakusten dituen irakurketa baten pasartea aurkeztea esanguatsua izan daitekeela. Honatx Leslie Feinberg 1993 urtean:
"Ezin didazunez gutun hau postaz bidali, igorriko dut emakumeen oroitzapenak seguru gordetzen dituzten leku batera. Beharbada, egun batez, hiri handi honetatik pasatzen zarenean, gelditu eta irakurriko duzu. Beharbada ez.
Gabon, maitea."
(Mari mutil handi baten bluesa)
Kokapena: Lasarte Oria |
Hasiera data: 2012 |
Zenbatero elkartzen da? Hilabetero, zortzi saio urritik maiatzera |
Saioek zenbat irauten dute? Bi ordu inguru |
Koordinatzaileak: Uxue Alberdi |
Funtzionamendua: Genero ezberdinetako liburuak lantzen dira (poesia, saiakera, eleberria, ipuinak…), tertulian aritzen dira. Liburuen erdiak itzulpenak dira. Bi hilean behin, idazlea/ itzultzailea bisitan etortzen da. Egun horietan, taldea aldez aurretik biltzen da liburuaren inguruko inpresioak partekatzeko. Honetaz gainera, hitzaldi irekiak egiten dira. |
Nork kudeatzen du? Irakurle Txokoa talde autogestionatua da |