Feminist Agenda Euskal Literatura irakurle taldeko dinamizatzailea eta kideak, Gema Lasarte Leonet eta Andrea Perales Fdez de Gamboak, argitaratu berri dute Euskera agerkariko 67. zenbakian (2022). "Irakurle klub feministak: literatur kritika feminista eta kolektiboaren erakusleiho" izeneko artikuluan irakurle taldean aurrera eramaten diren tertulia dialogiko literarioen inguruko ikerketa baten berri ematen digute.
Honatx artikuluaren laburpena, eta, hemen, artikulua eta agerkari osoa irakurtzeko esteka:
Euskal Herrian irakurle klub feministak sortzen eta saretzen ari diren egiturak dira. Horien hedapenaren eta horietan emakumeen jabetzarako metodo bezala erabiltzen diren tertulien berri ematea du xedetzat artikulu honek. Horretarako, Vitoria-Gasteizko Feminist Agenda Literatur Klubaren lana eta Leslie Feinbergerren Mari-mutil handi baten bluesa (2018) eleberriaren irakurketa deskribatuko dira. Metodologiari dagokionez, literatur lanaren inguruko interpretazioak dimentsionatu eta kategorizatu dira, emaitzak eta ondorioak ateratzeko. Ondoriorik nagusiena da testua ezin aproposagoa dela Butlerrek (2018) proposatzen duen generoaren izate performatiboa eskoletan modu praktikoan ulertzeko eta genero ariketak egiteko.