Irakurle talde bakoitza aurkezteko, uste dugu feminismoen geruza eta ardatz ezberdinak erakusten dituen irakurketa baten pasartea aurkeztea esanguatsua izan daitekeela. Honatx Leslie Feinberg 1993 urtean:
"Ezin didazunez gutun hau postaz bidali, igorriko dut emakumeen oroitzapenak seguru gordetzen dituzten leku batera. Beharbada, egun batez, hiri handi honetatik pasatzen zarenean, gelditu eta irakurriko duzu. Beharbada ez.
Gabon, maitea."
(Mari mutil handi baten bluesa)
Kokapena: Gasteizko Los Herran BHI. Eskolako ikasleak dira, beraz ezin da edonor apuntatu. |
Hasiera data: 2020 |
Zenbatero elkartzen da? Urtean lau aldiz |
Saioek zenbat irauten dute? Bi ordu |
Koordinatzaileak: Alaitz Andreu |
Funtzionamendua: Emakumeen lanak irakurtzen dira, bereziki gazteentzako idatziak direnak. Ordubetez liburua komentatzen dute eta ondoren gaiarekin loturiko bideoak, artikuluak irakurri eta debatean aritzen dira. |
Nork kudeatzen du? Gasteizko Berdintasun Zerbitzuak kudeatzen duen Feminismorako Jabekuntza Eskola (haur eta nerabeen atalean). |