Feminist Agenda Euskal Literatura irakurle taldeko dinamizatzailea eta kideak, Gema Lasarte Leonet eta Andrea Perales Fdez de Gamboak, argitaratu berri dute Euskera agerkariko 67. zenbakian (2022). "Irakurle klub feministak: literatur kritika feminista eta kolektiboaren erakusleiho" izeneko artikuluan irakurle taldean aurrera eramaten diren tertulia dialogiko literarioen inguruko ikerketa baten berri ematen digute. Honatx artikuluaren laburpena, eta, Jarrai ezazu irakurtzen
Zabalkuntza
Literaturzale feministen topaketak
2022ko uztailaren 1ean eta 2an Gasteizko Emakumeen Etxean LITERATURZALE FEMINISTEN TOPAKETAK antolatu ditu Sareinak taldeak Gasteizko Emakumeen Etxearen laguntzarekin.Bi urtez euskal literaturako eragile feministekin sarean elkarrizketan egon ostean garatuko da topaketa. Egitaraua atxikita duzue. Bi egun iraungo du, goizeko 10.00etatik ilunabarreko 20.00ak bitartean. Hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak eta omenaldi bat izango ditugu. Bi egun horietan euskal Jarrai ezazu irakurtzen
"Karmele Jaioren Aitaren etxearen kritika kolektiboa eta feminista: proposamen metodologiko berritzailea" Fontes Linguae Vasconum aldizkarian argitaratuta
2021eko abenduan Fontes Linguae Vasconum ikerketa aldizkariak bere azkenengo alea argitaratu zuen. Bertan, Feminist Agenda Euskal Literaturan irakurketa taldeko kideak (Gema Lasarte Leonet eta Andrea Perales Fernández de Gamboak) parte hartu dute "Karmele Jaioren Aitaren etxearen kritika kolektiboa eta feminista: proposamen metodologiko berritzailea" deitutako artikuluarekin. Lan honetan, literatur kritika feminista eta kolektiboa erabiltzea dute xede Jarrai ezazu irakurtzen
Aitaren Etxearen kartografia literarioaren erakusketa Gasteizko Emakumeen Etxean
Gasteizko Feminist Agenda Euskal Literaturan irakurle taldeak eta Gasteizko Emakumeen Etxeko Eleen Ganbara liburutegiak elkarlanean antolatu dute Aitaren Etxea (Euskadi Saria, 2020) eleberriaren inguruko kartografia literarioaren eraskusketa. Erakusketa ikusgarri egongo da 2022ko otsailaren 9tik martxoaren 9ra, Gasteizko Emakumeen Etxean. 2021eko apirilean irakurle taldearen zenbait kidek Aitaren Etxean aurkezten den Gasteiz berezi hori ezagutzeko aukera izan Jarrai ezazu irakurtzen
Angulemako Margaritaren L'Heptameron liburuaren euskaratze proiektuaren irakurraldia
Booktegik, Nafar Ateneoarekin batera, Heptamerona – Nafarroako erreginaren liburua egitasmoa abian jarri du. Ekitaldia eta proiektua abian jarri duen taldeak hurrengo mezua zurekin partekatzeko eskatu du: Kaixo,Zuengana jotzen dut, jakinarazteko Nafar Ateneoa Booktegirekin batera Angulemako Margarita, Nafarroako erregina izan zenak idatzitako Heptameron obra euskarara itzultzeko proiektuan gabiltzala, eta dagoeneko 1. atala itzulita dagoelarik, irakurraldi bat Jarrai ezazu irakurtzen
Angulemako Margaritaren L'Heptameron liburuaren euskaratze proiektua
Booktegik, Nafar Ateneoarekin batera, Heptamerona – Nafarroako erreginaren liburua egitasmoa abian jarri du. Margarita Nafarroakoak 1559an idatzi zuen Heptamerona. Frantsesez idatzi zuen, eta gaur arte ez da inoiz euskarara itzuli. Guztira 72 ipuin edo istoriok osatzen dute liburua, eta zortzi egunetan antolatuta daude. Hainbat ipuinen ikuspuntu aurrerakoiak ere –besteak beste, genero-ikuspegitik– gaur egungo irakurleentzako erakargarri Jarrai ezazu irakurtzen
Genero irakurketak erdigunean kokatzen irakurle klubetan: proposamen batzuk
Formakuntza zikloa, UEUk eta Nafar Ateneoak elkarlanean antolatu dute. Irakurle taldeen presentzia geroz eta handiagoa da Euskal Herrian. Talde bakoitzak modu autonomoan egin izan du lan, baina Nafarroako Irakurle Taldeek ahalegin berezia egin dute elkarren berri izan eta dinamika propioak partekatzeko. Formakuntza saio hauek irakurle taldeetan egiten diren irakurketetan sakontzeko gakoak eman nahi ditu, horretarako Jarrai ezazu irakurtzen
The Global Conference on Women and Gender: Gender, Politics, and Everyday Life: Power, Resistance, and Representation kongresuan aurkezpena
Christopher Newport Unibertsitateak (Virginia) martxan jarritako nazioarteko kongresu honen 24. mahainguruan (“Literary Power and Representation”) parte hartu genuen, “Raising awareness about the Feminist Reading Clubs in Euskal Herria: Feminist Agenda Euskal Literaturan, a Case Study” komunikazioa aurkeztuz. Aurkezpen honen oinarria irakurle kluben sareen berri ematea izan zen. Irakurle talde feministen jatorriaz mintzatzeaz gain, egun aurrera Jarrai ezazu irakurtzen
Red Internacional de Universidades Lectoras (RIUL) III. Nazioarteko kongresua. Imaginando el futuro de la lectura (A Propósito de Asimov y Bradbury)
2020. urteko Red Internacional de Universidades Lectoras-ek (RIUL) antolatutako III nazioarteko kongresuan parte hartu dugu Feminist Agenda Irakurle Klubeko koordinatzailea, Gema Lasarte Leonet, eta Andrea Perales Fernández de Gamboa kidea. Gure komunikazioaren izenburua "Los clubs de literatura feministas como espacios de acercamiento al feminismo y de relectura de los textos clásicos literarios" da. Lan honetan Jarrai ezazu irakurtzen