2022ko uztailaren 1ean eta 2an Gasteizko Emakumeen Etxean LITERATURZALE FEMINISTEN TOPAKETAK antolatu ditu Sareinak taldeak Gasteizko Emakumeen Etxearen laguntzarekin.Bi urtez euskal literaturako eragile feministekin sarean elkarrizketan egon ostean garatuko da topaketa. Egitaraua atxikita duzue. Bi egun iraungo du, goizeko 10.00etatik ilunabarreko 20.00ak bitartean. Hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak eta omenaldi bat izango ditugu. Bi egun horietan euskal Jarrai ezazu irakurtzen
Berriak
Liburuetaz mintzatzen: Erabili goldea hilen hezurren gainetik
Gaurkoan, Baionako Irakur!zaleak taldetik datorkigu Maite Berrogain Ithurbide gomendio literarioa egitera. Olga Tokarczuk, Nobel saridunaren Erabili goldea hilen hezurren gainetik (Elkar,2020) eleberria irakurri du. Amaia Apalauzak eta Sonia Kolaczek itzulia, Janina Duszejko ingeniari erretiratuaren istorioa kontatzen digu eleberri honek. Janina Duszejko orain ingeleseko irakaslea da Polonia hego-mendebaldeko bazter menditsu batean. Neguan ez da ia inor Jarrai ezazu irakurtzen
Lekeitio BHIko irakurle taldearen hitzordu berria
Lekeitio BHIko irakurle taldeak hurrengo irakurzale topaketa izango du aste honetan. Otsailaren 17an, osteguna, arratsaldeko 15:30ean batuko dira eskolan Slavenka Drakulicen Hemen ez banengo bezala liburua komentatzeko. Bi zati izango ditu tertuliak: lehenengo irakurleok haien artean komentatuko dute liburua. Ostean, Google Meet bitartez elkartuko dira Amaia Apalauzarekin, berak itzuli baitu Drakulicen lana. Inork ekitaldira joan nahiko Jarrai ezazu irakurtzen
Aitaren Etxearen kartografia literarioaren erakusketa Gasteizko Emakumeen Etxean
Gasteizko Feminist Agenda Euskal Literaturan irakurle taldeak eta Gasteizko Emakumeen Etxeko Eleen Ganbara liburutegiak elkarlanean antolatu dute Aitaren Etxea (Euskadi Saria, 2020) eleberriaren inguruko kartografia literarioaren eraskusketa. Erakusketa ikusgarri egongo da 2022ko otsailaren 9tik martxoaren 9ra, Gasteizko Emakumeen Etxean. 2021eko apirilean irakurle taldearen zenbait kidek Aitaren Etxean aurkezten den Gasteiz berezi hori ezagutzeko aukera izan Jarrai ezazu irakurtzen
Feminist Agenda literatur klubak Aitziber Etxeberria Garro elkarrizketatzen du
Gure azken hizketaldi feministan Aitziber Etxeberriaren Olivetti liburuaz aritu ginen eta gure gozamenerako Aitziber bera izan zen gurekin. Hala, aukera hoberena izan genuen liburua ongi aztertzeaz aparte, idazlearengana hurbiltzeko, ba, oso gertuko eta erantzuteko prest azaldu zen. Jarraian berarekin izandako solasaldiaren zati batzuren transkripzioa datorkizue. Aitziber, zure adinerako ia 4 eleberri eta haur literaturarako liburu Jarrai ezazu irakurtzen
Sarako Biltzarraren ekitaldia: Emazteak eta Euskal Literatura
Urtero egin izan den moduan, aurten Sarak hartuko du berriz ere Euskal Idazleen biltzarra. 2021ko urriaren 8-11 bitartean Saran izango dira Euskal Literaturaren inguruko ekitaldi bereziak. Horien artean, urriaren 11an Egun profesionala izango da. Aurtengo gaia "Emazteak eta Euskal Literatura" izango da. Antolatzaileek gonbitea zabaldu nahi dute. Bertara hurbildu nahi bazarete, aldez aurretik izena ematea Jarrai ezazu irakurtzen
Angulemako Margaritaren L'Heptameron liburuaren euskaratze proiektuaren irakurraldia
Booktegik, Nafar Ateneoarekin batera, Heptamerona – Nafarroako erreginaren liburua egitasmoa abian jarri du. Ekitaldia eta proiektua abian jarri duen taldeak hurrengo mezua zurekin partekatzeko eskatu du: Kaixo,Zuengana jotzen dut, jakinarazteko Nafar Ateneoa Booktegirekin batera Angulemako Margarita, Nafarroako erregina izan zenak idatzitako Heptameron obra euskarara itzultzeko proiektuan gabiltzala, eta dagoeneko 1. atala itzulita dagoelarik, irakurraldi bat Jarrai ezazu irakurtzen
Leitzaldeko Sastrakak taldearen Irakurketa Feministak
Sastraka Leitzaldeko talde feministak bere "Irakurketa Feministak" ekimenarekin irekiko du ikasturtea. Irailaren 23an, Atekan, arratsaldeko 18:30tan bilduko dira Virginie Despentesen King Kong Teoria liburua komentatzeko. Garrantzitsua, ekimen ez mistoa da!
Angulemako Margaritaren L'Heptameron liburuaren euskaratze proiektua
Booktegik, Nafar Ateneoarekin batera, Heptamerona – Nafarroako erreginaren liburua egitasmoa abian jarri du. Margarita Nafarroakoak 1559an idatzi zuen Heptamerona. Frantsesez idatzi zuen, eta gaur arte ez da inoiz euskarara itzuli. Guztira 72 ipuin edo istoriok osatzen dute liburua, eta zortzi egunetan antolatuta daude. Hainbat ipuinen ikuspuntu aurrerakoiak ere –besteak beste, genero-ikuspegitik– gaur egungo irakurleentzako erakargarri Jarrai ezazu irakurtzen
Bekatorosak liburuaren aurkezpena Donaixtin
Ekainaren 25ean, 19:3otan, Donaixitin aurkeztuko du Dom-ek Bekatorosak liburua. Maindi Murua eta Lur Renteria bertsolariek lagunduko dute aurkezpen honetan. Aurkezpenaz gainera afaria egongo da. Horretarako, eman izena ekainaren 24-a baino lehen pitxilinta@gmail.com posta elektronikoan. Anima zaitezte!