Lekeitio BHIko irakurle taldeak hurrengo irakurzale topaketa izango du aste honetan.
Otsailaren 17an, osteguna, arratsaldeko 15:30ean batuko dira eskolan Slavenka Drakulicen Hemen ez banengo bezala liburua komentatzeko. Bi zati izango ditu tertuliak: lehenengo irakurleok haien artean komentatuko dute liburua. Ostean, Google Meet bitartez elkartuko dira Amaia Apalauzarekin, berak itzuli baitu Drakulicen lana.
Inork ekitaldira joan nahiko balu, harremanetan jar dadila irakurle taldeko koordinatzailearekin.
Anima zaitezte!