Sarako Biltzarraren ekitaldia: Emazteak eta Euskal Literatura

Urtero egin izan den moduan, aurten Sarak hartuko du berriz ere Euskal Idazleen biltzarra. 2021ko urriaren 8-11 bitartean Saran izango dira Euskal Literaturaren inguruko ekitaldi bereziak. Horien artean, urriaren 11an Egun profesionala izango da. Aurtengo gaia "Emazteak eta Euskal Literatura" izango da.

Antolatzaileek gonbitea zabaldu nahi dute. Bertara hurbildu nahi bazarete, aldez aurretik izena ematea gomendatzen da hurrengo helbidean: stephanie.medrano@le64.fr.

Egunean zehar aukera ezberdinak egongo dira: mintzaldiak, mahai inguruak, irakurketa antzeztuak, performantzak...anima zaitezte!

2021_Sara_Egitaraua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude