Genero irakurketak erdigunean kokatzen irakurle klubetan: proposamen batzuk

Formakuntza zikloa, UEUk eta Nafar Ateneoak elkarlanean antolatu dute.

Irakurle taldeen presentzia geroz eta handiagoa da Euskal Herrian. Talde bakoitzak modu autonomoan egin izan du lan, baina Nafarroako Irakurle Taldeek ahalegin berezia egin dute elkarren berri izan eta dinamika propioak partekatzeko.

Formakuntza saio hauek irakurle taldeetan egiten diren irakurketetan sakontzeko gakoak eman nahi ditu, horretarako genero literario ezberdinetan ibilbide panoramikoak egingo dira, eta begirada feminista eta genero ikuspegia presente egongo dira, zehar-lerro gisa batzuetan eta helburu gisa bestetan.

Otsailaren 6an izan zen gure saioa. Irakurle taldeen nortasuna eraikuntza prozesuaren inguruan jardun gara. Horretarako, Feminist Agenda Euskal Literaturan irakurle taldean ematen diren dinamikak, irakurketa irizpideak eta antolakuntza prozesuak azaldu genituen.

Nafarroako-Formazioa_compressed

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude